Ekonomia -
Murrizketak
HSBC banku britainiarrak 25.000 langile kaleratuko ditu mundu osoan
Langileen % 10 kaleratuko ditu eta, horrez gain, Brasilgo eta Turkiako negozioak salduko ditu.
Agentziak | Erredakzioa
HSBC munduko hirugarren banketxe handienak 22.000 eta 25.000 langileren artean kaleratuko ditu, hots, langileen % 10, banku britainiarrak jakinarazi duenez.
Halaber, mundu mailako berregituraketa sakona egiteko, Brasilgo eta Turkiako negozioak salduko ditu. Horrela, aktiboen % 25 gutxitu eta 2017rako urteko kostuak 4.500-5.000 milioi murriztu nahi ditu.
Zehazki, HSBCk egin asmo dituen murrizketek banketxearen eraldaketa digitalari dagozkion 21.000 baliori eragingo die eta urtero 3.100 milioi dolar aurrezten lagunduko dio.
Kopuru horri beste 700 milioi dolar erantsi behar zaizkio. Dirutza hori aurrezteko, 2.500-3.000 lanpostu suntsitu, funtzioak berregituratu eta gako diren higiezinen merkatuetan duen lekua berraztertuko du.
Horrez gain, Asian egin beharreko inbertsioak handituko ditu, batez ere, Txinan. Aktiboen kudeaketaren eta aseguruen negozioa Asian barrena zabaldu nahiko luke HSBCk.
"Mundua aldatu egin da eta harekin batera aldatu behar dugu guk ere", azpimarratu du Stuart Gulliver banketxeko kontseilari delegatuak. Horren arabera, Asia "datorren hamarkadako merkataritza globalaren erdigunea" bilakatuko da.