Ekonomia -

Trenbide sektorea

Munduko tren-fabrikatzaile handiena sortu du Txinak

CNR eta CSR konpainiek bat eginda sortu dute CRRC enpresa. Bombardier, Alstom eta Siemens batuta baino handiagoa da.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko tren-fabrikatzaile handiena eratu du Txinak: CRRC Corporation Ltd. konpainia. Shanghaiko eta Hong Kongeko burtsetan kotizatu zuen atzo lehen aldiz eta 742,5 bilioi yuaneko (119,7 bilioi dolar) balioa harrapatu zuen.

Jada sektorean lider ziren China North Railway (CNR) eta China South Railway (CSR) konpainien bat egitearen ondorio da CRRC. Bi enpresok Txinako karga trenen % 80 eta metroko tren gehienak egin dituzte.

Txinako konpainia erraldoi hau sektorean aritzen diren Bombardier kanadarra (64.000 langile eta 15.500 milioi dolarreko fakturazioa), Alstom frantsesa (93.000 behargin eta 20.000 milioi dolarreko balioa) eta Siemens batuta baino handiagoa da.

"Bat-egiteak mundu mailan lider izango den hornitzaile berria sortzea du helburu", adierazi du Cui Dianguo CRRCko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina