Ekonomia -

Inflazioa

KPIa % 0,1 hazi da ekainean, 11 hilabetez negatiboan egon ondoren

Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eta elektrizitatearen prezioaren gorakadak eragin dute igoera.

Elikagaien garestitzeak eragin du, besteak beste, igoeran. EFE
Elikagaien garestitzeak eragin du, besteak beste, igoeran. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako prezioen indizea (KPI) % 0,1 hazi da ekainean, 2014ko hilabete berarekin alderatuta. Elektrizitatearen, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eragin du gorakada, Espainiako Estatistika Institutuak KPI aurreratuaren harira emandako datuen arabera.

KPI aurreratuak indizearen aurrekaria ezartzen du, uztailaren 14an behin betiko datua ezagutu bitartean. 2015eko maiatzeko indizearekin alderatuta, hiru hamarren egin du gora (-% 0,2koa izan zen orduan).

Ia urtebetez, negatiboan izan da KPIa. 2015eko urtarrilean -% 1,3an kokatu zen, baina hilabetez hilabete, igotzen joan da.

Zehazki, otsailean % 1,1 jaitsi ziren prezioak; % 0,7, martxoan; % 0,6, apirilean; eta % 0,2, maiatzean.

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indize armonizatua (Euroguneko beste herrialdeek inflazioa neurtzeko erabiltzen dituzten metodo berdinen arabera kalkulatutakoa) hiru hamarren igo da ekainean (% 0,0an kokatu da), eta % 0,2 hazi da 2015eko maiatzeko indizearekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea