Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
EAEko funtzionarioek gaur jasoko dute 2015eko bigarren aparteko saria
Eusko Jaurlaritzaren ustez, “oraindik goizegi da” aparteko ordainsariak kobratzeko prozesuan normaltasuna berreskuratzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoarentzat lan egiten duten 70.000 langileek 2015eko bigarren aparteko ordainsaria kobratuko dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak ohar baten bidez iragarri duenez.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren urtez aurreratu ditu aparteko ordainsariak, urtarrilera eta uztailera, kontsumoan “ondorio negatiboak saihesteko”.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, “oraindik goizegi da” aparteko ordainsariak kobratzeko prozesuan normaltasuna berreskuratzeko, baina ordainsaria aurreratzeko neurririk ez hartzeak “eragin negatiboa” izango luke Euskadiko kontsumoan.