Ekonomia -

2014ko memoria

'Diru-sarrerak bermatzeko errentak lanerako bidea erraztu behar luke'

Hala adierazi du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2014ari dagokion memorian. Halaber, EAEk gizarte babesean egindako 'ahalegina' azpimarratu du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Kontratazioa %14,7 hazi zen iaz, baina % 40 ziren lanaldi partzialak

01:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak adierazi du diru-sarrerak bermatzeko errentak enplegurako bidea erraztu beharko lukeela, politika aktiboetan duen integrazioa hobetuz. Haren esanetan, babes beharrak hazi egingo dira epe laburrean, batez ere, langabezia saria agortu duten langabeen kopurua igo egingo delako.

Hala adierazi du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak 2014ari dagokion memorian. Francisco Jose Huidobro aipaturiko erakundeko presidenteak gaur aurkeztu du txostena Bilbon Inmaculada Gallastegui eta Leire Ozerin memoria egin duten pertsonekin batera.

Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren esanetan, "ziurgabetasun zantzuak" antzematen badira ere, 2014 urtea inflexio-puntua izan da eta jarduera ekonomikoa errekuperatzen ari denaren joera nabari da. Euskadiren kasuan, berrindustrializazioa bultzatuko duten politika publikoak martxan jartzea proposatu du, industriak krisiaren aurretik barne produktu gordinean zuen pisua izan dezan.

Bestalde, ohartarazi du krisiak eragina izan duela EAEn ere, nahiz eta, gizarte babesean egindako "ahalegina" dela-eta posizio "ona" duen Europa mailan.

Huidobrok azpimarratu duenez, Estatuko diru-sarreren % 41,8 diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemara bideratzen da eta horrek txirotasuna % 39 inguru gutxitzea ahalbidetzen du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea