Ekonomia -

Nazioarteko Diru Funtsa

Espainia izango da garatutako ekonomien buru 2015ean, NDFren arabera

Hala ere, erakundeak kezkaz begiratzen dio "Espainiako mirariari", % 3ko hazkundea ona delako, baina "langabezia tasa begiratuta, asko" falta delako egoera ona izateko.

Christine Lagarde, NDFren burua. Argazkia: Efe
Christine Lagarde, NDFren burua.
Christine Lagarde, NDFren burua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomia % 3,1 haziko dela aurreikusi du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), ekaineko aurreikuspena baieztatuta, eta 2015ean Espainiako Estatuko ekonomia garatutako ekonomien buru izango dela uste du.

Datorren urteari begira, Christine Lagarde buru duen erakundeak uste du Espainiako Estatuko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,5 haziko dela, eta AEBetakoa izango da gailenduko zaion bakarra, % 3ko igoerarekin.

Hala, NDFk sei hamarren igo du apirileko aurreikuspena, nahiz eta Greziaren egoerak zalantzak eragiten dituen.

Espainiako Gobernuak % 3,3ko hazkundea espero du aurten, eta % 3koa datorren urtean.

Hala ere, NDFk kezkaz begiratzen dio "Espainiako mirariari", % 3ko hazkundea ona delako, baina "langabezia tasa begiratuta, asko" falta delako egoera ona izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia NDF argazkiak Ekonomia 2024