Ekonomia -
Lemoiz
Bimep, itsasoaren energia aprobetxatzen ikasteko plataforma
Espainiako Estatuan elektrizitate sarera lotuta jarri duten lehenengo itsas plataforma da, eta enpresa pribatuek baliatuko dute itsasoaren energia argindar bihurtzeko tresnak frogatzeko.
agentziak | erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak Bimep itsas laborategia inauguratu du gaur Lemoizko Armintza portu parean. Plataforma "berritzaile" horri esker, enpresa pribatuek itsasoaren energia argindar bihurtzeko tresnak frogatu ahal izango dituzte.
22 milioi euroko inbertsioarekin eraiki duten plataforma sare elektrikora lotutako lehenengoa da.
Bimek elkarteak (% 92 Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundearena eta % 8a Espainiako Gobernuaren IDAE agentziarena) kudeatzen duen plataforma Armintzako portutik 1,7 kilometrora dago, Lemoizen, eta 5,2 kilometro koadroko azalera hartzen du.
Plataforma horren helburu nagusia itsaso zabalean olatuen energia baliatu eta argindar bihurtuko duten tresnak frogatzea izango da.
Horregatik, tresna horiek merkaturatu eta horien fidagarritasuna neurtu nahi duten teknologia enpresek erabiliko dute.
Proiektua osatzeko ez dute goi tentsioko elektrizitatea ebakuatzeko linea berririk jarri behar izan, Lemoizeko zentral elektrikokoak aprobetxatu baitituzte, horiek ez ziren eta erabili ere egin.
Lehendakariak esan du plataforma "beste urrats bat" izango dela "energia berriztagarrien alde", eta EAE "itsasoko teknologiaren nazioarteko erreferente" bihurtuko duela.
Bestalde, Bimepek lan-hitzarmena sinatu du Armintzako arrantzaleekin, arrantzarako gune bat kenduko dietela konpentsatzeko.