Ekonomia -

2015ean

Lan-istripuak % 5,6 igo dira Euskadin ekainera arte

Urteko lehen seihilekoan 15.816 istripu izan dira. Bestalde, 'in itinere' izandako istripuek % 14,5 egin dute gora, eta lanean bertan jazotakoak, berriz, % 4,6 igo dira.

Urteko lehen seihilekoan 15.816 istripu izan dira Euskadin. Argazkia: EiTB
Urteko lehen seihilekoan 15.816 istripu izan dira Euskadin. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehen seihilekoan 15.816 lan-istripu izan dira Euskadin, iazko lehen seihilekoarekin alderatuta, % 5,6 gehiago. Lanean izandako istripuengatik 15 lagun hil dira ekainera arte, Osalanek jasotako datuen arabera, iaz baino bat gutxiago.

Lanean bertan izandako istripuei dagokienez, % 4,6 igo dira (13.081 istripu), eta 'in itinere' (lanerako bidean) jazotako istripuek, berriz, % 14,5 egin dute gora (1.906 istripu).

Lanean izandako istripu guztietatik, 12.988 arinak izan dira (% 4,7 gora), 79 larri (% 2,5 gutxiago) eta 14 hilkorrak izan dira (2014ean, ordea, 15 izan ziren).

'In itinere' lan-istripuei dagokionez, berriz, 1.898 arinak izan ziren (% 14,7 gora), zazpi larriak (iaz baino bat gutxiago), eta bakarra hilkorra (iaz bezala).

Lan-ezbehar kopururik handiena Eraikuntzan izaten da (1.000 langileko, 36,4 langile bajan), Lehen Mailako Sektorean (1.000 langileko, 33,4 langile bajan), Industrian (1.000 langileko 29,6 langile bajan) eta Zerbitzuak (1.000 langileko 13,2 langile bajan).

Gaixotasun profesionalak

Bestalde, urtarrila eta ekaina bitartean 507 langilek baja hartu zuten gaixotasun profesionalengatik. Iazko kopuruarekin alderatuta, % 1eko beherakada izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lan Erreformaren Legea Lana albisteak