Ekonomia -

Ibilgailuak

Autoen matrikulazioak % 11 gora egin du EAEn

Bestalde, matrikulazioek % 23,5 gora egin zuten uztailean, Espainian, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. Guztira, 102.922 auto matrikulatu zituzten, horietatik 900 Nafarroan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen eta 4 x 4 ibilgailuen matrikulazioak % 11,5 gora egin zuen uztailean, Euskadin, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. Araban, ostera, % 6 behera egin zuen.

Guztira, EAEn 3.788 auto eta 4 x4 ibilgailu matrikulatu zituzten, ekoizleen elkarte nazionalek (Anfac), kontzesionarioek (Faconauto) eta saltzaileek (Ganvam) gaur jakitera eman dutenez. Iaz 3.395 izan ziren.

Igoerarik handiena Bizkaian eman zen; izan ere, matrikulazioek % 17,6 gora egin zuten, 1.911 ibilgailurekin. Gipuzkoan matrikulazioek % 14,8 gora egin zuten, 1.191 ibilgailurekin. Araban, aldiz, % 6,4 behera egin zuten, 686 ibilgailurekin.

Arabako datuak eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Espainiakoak oso bestelakoak dira. Espainian matrikulazioek % 23,5 gora egin zuten, uztailean, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. Guztira, 102.922 ibilgailu matrikulatu zituzten.

2015eko urtarriletik uztailera 22.783 auto eta 4 x4 ibilgailu matrikulatu zituzten Euskadin, 2014ko lehen zazpi hilabeteetan baino % 20,9 gehiago.

900 matrikulazio uztailean, Nafarroan

Matrikulazioek % 23,5 gora egin zuten uztailean, Espainian, 2014ko hilabete berdinarekin alderatuta. Guztira, 102.922 auto matrikulatu zituzten, horietatik 900 Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan