Ekonomia -
Turismoa
Apartamentu turistikoak 'arautu' nahi ditu Eusko Jaurlaritzak
Oporretarako apartamentu pribatuen alokairua “gero eta gehiago gertatzen den” fenomeno bat dela onartu du Tapiak, baina “debekatzerik” ez dagoela erantsi du.
Agentziak | Erredakzioa
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak onartu duenez, oporretarako apartamentu pribatuen alokairua “gero eta gehiago gertatzen den” fenomeno bat da, baina “debekatzerik” ez dagoela gaineratu du. Horregatik, “zerbitzu on bat eskaintzeko eta zergak ordaintzeko” arautzea aukerarik onena dela azaldu du sailburuak.
Bestalde, turisten kopuruak % 8 gora egin duela goraipatu du Tapiak. Hilabete honetan hotelen okupazioa % 85ekoa izango dela azpimarratu du.
Euskadin zerbitzua emateko Exekutiboa airelinea ezberdinekin “negoziatzen” ari dela adierazi du Tapiak Euskadi Irratian. Hala ere, hegaldi merkeei diru-laguntzak ematearen aurka agertu da.
Oporretarako apartamentu pribatuen alokairua “legez kanpo ez” dagoela gogorarazi du sailburuak.