Ekonomia -
Inkesta baten arabera
Bizkaitarrek 277 euro hilean gastatzen dituzte edertasun produktuetan
Pisua murriztekoak eta argaltzekoak dira gehien erosten dituzten produktuak. Lurraldeei erreparatuta, gipuzkoarrek 184 euro gastatzen dituzte, eta 88 euro arabarrek.
ARGAZKIAK | ERREDAKZIOA
Euskal herritarrek 180 euro baino gehiago gastatzen dituzte hilean edertasun produktuetan, Quieruk kontsumo-ohituren gainean egindako inkesta baten arabera. Pisua murriztekoak, argaltzekoak, fotodepilazioa egitekoak eta depilatzeko azkoak dira euskal herritarrek gehien erosten dituzten produktuak.
Lurraldeei erreparatuta, bizkaitarrek 277 euro gastatzen dituzte, gipuzkoarrek 184 euro, eta 88 euro arabarrek.
Inkestan 600.000 bat lagunek parte hartu zuten, urtearen lehengo sei hilabeteetan, eta datu horiei esker ondorioztatu dutenez, euskal herritarrek 183 euro hilean gastatzen dituzte edertasun produktuetan.
Pisua murrizteko eta argaltzeko produktuetan diru kopuru gehien inbertitzen dute, hala nola, 42 euro hilean. Fotodepilazioa egiteko produktuetan, berriz, 35 euro hilean gastatzen dituzte, eta ilea kentzeko ezkoetan, ordea, 33 euro hilean.
Bestalde, belzteko produktuetan 30 euro hilean inbertitzen dituzte euskal herritarrek, gorputzarako kremetan 27 euro, eta eguzkitik babesteko produktuetan, aldiz, 21 euro hilean.
Lurraldeka, bizkaitarrek 277 euro hilean gastatzen dituzte aipatutako produktuetan, eta gipuzkoarrek, ordea, 184 euro. Azken postuan arabarrak daude, 88 euro hilean inbertitzen baitituzte.