Ekonomia -
Agerraldia
Espainiako Bankua: 'Ez dira ahulezia faktore guztiak gainditu'
Bankuko gobernadorearen esanetan, "makroekonomiaren, fiskalitatearen eta finantzen oreka lortzeko ahaleginen jarraipena zalantzan jartzeak" lortutakoa zapuztu lezake.
Agentziak | Erredakzioa
Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak ohartarazi duenez, ekonomiaren hazkundea, enpleguaren hobekuntza eta ekonomiaren oreka berrezartzea lortu arren, Espainiak "ez ditu oraindik ahulezia faktore guztiak gainditu".
"Makroekonomiaren, fiskalitatearen eta finantzen oreka lortzeko ahaleginen jarraipena zalantzan jartzeak" lortutakoa zapuztu lezakeela esan du Lindek Diputatuen Kongresuan, Aurrekontuen gaineko Batzordean egindako agerraldian.
Linderen arabera, nazio mailan onartutako erreformek, batasun ekonomikoa eta diruarena, eta EBZren diru-politika bakar eta "oso zabala" ezartzea "ezinbestekoak izan dira konfiantza berreskuratu eta desorekak modu mailakatuan apaltzeko".
Horren harian, Espainiako zor publikoa, ez egoiliarren aldetik sortutakoa, % 44raino hazi dela adirazi du, eta 2012an % 30koa izan zela nabarmendu.
Linderen hitzetan, horrek esan nahi du Espainiako ekonomiarekiko konfiantza handitu dela, baina baita ere "irmotasunaren eta jarraitutasunaren menpekotasunaren irudia" zabaldu dela.