Ekonomia -

Erregaiaren merketzea

Gasolina eta gasolioa merkatu egin dira udako oporretan

Erregaien prezioak % 1,5 egin du behera batez beste abuztuan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

PEDRO GARCIA LARRAGAN | RADIO EUSKADI

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

95 oktanoko gasolina eta gasolioa merkatu egin dira udako oporretan; zehazki, erregaien prezioak % 1,5 egin du behera batez beste abuztuan. Bestalde, erregaiaren depositua betetzea duela urtebete baino 9-10 euro merkeagoa da.

Gasolinaren eta petrolioaren nazioarteko kotizazioa independenteak dira, baina bien arteko lotura begi bistakoa da. Europan erreferente den petrolio upelaren prezioak behera egin du abuztuan, eta azken sei urteetako preziorik merkeenean saldu da (46 dolar). Duela bi hilabete inguru, petrolio upelaren prezioa 60 dolar ingurukoa zen.

Gasolinaren eta gasolioaren salneurriek gorabehera bertsuak izan dituzte azken hilabeteetan. Ekainean, 95 oktanoko gasolinaren prezioa batez beste 1,3 eurokoa zen Espainian, eta 1,2 eurokoa da orain. Dena den, urtarrilean euroaren bueltan zegoen. Bestalde, dieselaren prezioa 1,2 eurotik euro batera jaitsi da.

Bosgarren astez jarraian egin du behera erregaien prezioak, batez ere, petrolio upelaren prezioaren beherakadak bultzatuta. Datozen hilabeteetan ere petrolio upelaren prezioa maila berean mantentzea aurreikusten da (50 euro), bereziki, AEBn asko dagoelako eta ziur aski Irango petrolioa nazioarteko merkatuan sartuko delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Kontsumoari buruzko albisteak Oporrak umeekin Uda Gasolinaren prezioaren igoera