Ekonomia -

10.000 puntuen azpitik

Madrilgo Burtsak % 5 egin du behera, Txinak piztutako beldurragatik

2012tik izan duen beherakadarik handiena da IBEXarena. Asiako, Europako eta AEBko burtsek ere behera egin dute: % 5 galdu du Parisek eta % 4, berriz, Londresek eta Frankfurtek.

Txinako egoera ezegonkorrak euskal enpresetan ere izango du eragina

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Burtsa % 5 hondoratu da astelehen honetako saioan, 2012ko abuztutik beherakadarik handiena. 9.756 puntuan itxi du eguna, urtarriletik mailarik baxuena, Txinaren hazkundearen inguruko zalantzek bultzatuta, eta Asiako merkatuen eta petrolioaren prezioaren beherakaden eraginez. Izan ere, Nikkei indizeak 4,6 puntu galdu ditu gaur, eta Shanghaiko Burtsak % 8 egin du behera.

Beherakadak Europa osoan eta AEBn

Europako Burtsa nagusiek ere behera egin dute gaurko saioaren hasieran. Parisek % 5,35 galdu du saioan bukaeran; Frankfurtek % 4,70, eta Londresek % 4,67.

AEBko burtsako indize nagusiek ere beherakada handiekin hasi dute eguna, eta Dow Jones % 3,58ko batez besteko galerekin eta Nasdaq % 3,82koekin geratu dira, inbertitzaileen kezken erakusgarri, Txinako Burtsak hondoa jo ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Burtsa