Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

2019rako AHTaren lanak amaituta izango direla berretsi du Pastorrek

Espainiako Sustapen ministroak azpimarratu du ez daukala atzera bueltarik Abiadura Handiko Trenaren proiektuak.

Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lanak 2019rako amaituta izango direla berretsi du Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak. Horren esanetan, proiektuak ez du atzera bueltarik eta 2019rako martxan izango da.

Hala adierazi du trenarekin loturiko produktuak egiten dituzten Amurrioko eta Laudioko bi enpresatara egindako bisitan.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Espainiako Gobernuak legealdi honetan inbertitutako 2.300 milioi euroak eta 2016eko aurrekontu proiektuan azpiegitura horretara bideratutako 290 milioi euroak ekarri ditu gogora. Halaber, kupoaren bitartez Eusko Jaurlaritzak beste 300 milioi euro inguru ere jasoko dituela zehaztu du. Beraz, aurten guztira 500 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dela nabarmendu du. "Orain arteko inbertsio erritmoari eutsiz gero, 2.300 milioi eurorekin, 2019rako amaituta egongo da eta nik hori ikustea espero dut", zehaztu du.

Pastorren hitzetan, proiektu horrek "ez du atzera bueltarik". "Abiadura Handiko Trenaren plataforma guztia eraikitzen hasita edo esleituta dago eta ez dago kezkatzeko inolako arrazoirik; dena martxan dago eta 2019rako amaituta izateko baldintzak betetzen dira", azpimarratu du.

Bestalde, Pastorrek zehaztu du irailean bilera egingo duela Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko alkateekin trena Bilbora, Donostiara eta Gasteizera iristeko konponbideak aztertzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua