Ekonomia -
Burtsa
Espainiako burtsak % 8,24ko jaitsiera izan du abuztuan
Azken 40 hilabeteetan izan duen beherakadarik handiena da. Txinako ekonomiak jasan duen atzeraldiaren ondorioa da.
Agentziak | Erredakzioa
Txinako ekonomiaren atzeraldiak finantza merkatuetan eragin duen ezinegona dela eta, Espainiako burtsak % 8,24ko jaitsiera izan du abuztuan, 2012ko apiriletik izan duen beherakadarik handiena, hain zuzen ere.
Horrez gain, beste faktore batzuk ere hartu behar dira kontuan. AEBko Erreserba Federalak interes-tasak igotzea erabakitzeko balizko aukerak, Grezian hauteskundeak aurreratu izanak eta Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko tentsioa areagotzeak ere eragin zuzena izan dute merkatuan, eta horrek guztiak Espainiako burtsak abuztuan behera egitea ekarri du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea