Ekonomia -

Berreraketa

30 urteko gatazkaren ostean, abian da Pasaiako badiaren biziberritzea

Guztira zortzi hektareako eremuan egingo dituzte lanak, eta 16 milioi euroko aurrekontua izango dute. Trafikoa berrantolatuko da, eta oinezkoentzako eremuak irabaziko dira nonahi.

Pasaia biziberritzeko egitasmo berria onartu da

1:07

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaia biziberritzeko plana abian da. Gaur egin dute lehen urratsa, beraz, amaitu dira urteetan izan diren ika-mikak. Portuko agintaritzako administrazio kontseiluan ez da ustekaberik izan. Tramitazioa onartuta gelditu da eta Pasaiarentzat izugarrizko aldaketa ekarriko du horrek.

Portuko Agintzaritzako administrazio kontseiluak onartu duen antolamendu plan berriak Pasaiako badiaren inguruko lau eremuri eragiten die: La Herrerako ingurua, Herrerako metro geltoki ko sarbideraino, eta Hospitalilloko, Trintxerpeko eta San Pedroko kaiak. Guztira zortzi hektareako eremua, eta 16 milioi euroko aurrekontua izango dute lanek.

Helburua inguru osoa eraberritzea, eta Pasaiako biztanleen eskura jartzea da. Metro geltokirako sarrera erraztu egingo da, trafikoa berrantolatuko da, eta oinezkoentzako eremuak irabaziko dira nonahi. Aspaldiko eskaria den portuaren eta herriaren arteko bizikidetza sustatuz.

Gaurko onarpenaren ondoren, diputazioan alegazioak aurkezteko epea irekitzen da, baina kontuan izanda proiektuak erakunde guztien eta talde politiko gehienen onespena duela, ez da oztoporik espero. Dena ondo bidean, lanak datorren urtean hasi, eta 2018rako amaituta egongo lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pasaia albisteak