Ekonomia -
Lan istripua
Gizon batek erredurak jasan ditu bi besoetan, Bilbondon
Piperrak erretzeko postu batean gertatu da istripua. Langileak bi besoak erre ditu, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langile batek bi besoetan erredurak jasan ditu Basauriko Bilbondo merkataritza gunean izandako lan-istripu batean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 13:00etan gertatu da piperrak erretzeko postu batean. Antza denez, gizona piperrak erretzen ari zen, eta sugarrek harrapatu egin dute. Bi besoetan jasan ditu erredurak.
Ertzainak, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira istripuaren lekura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea