Ekonomia -

Irailaren 23ra arte

Munduko Nekazaritza Foroaren V. Konferentzia hartuko du Deriok

Nekazaritza munduko bost kontinenteetako 200 ordezkari inguru bilduko dira Bizkaiko herrian. Lehendakariak abiatuko du konferentzia, gaur bertan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Nekazaritza Foroaren V. Konferentziari hasiera emango dio gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Nekazaritza munduko bost kontinenteetako 200 ordezkari inguru bilduko dira Derion (Bizkaia) irailaren 23ra arte.

Antolatzaileek goraipatu dutenez, gobernu ezberdinetako ordezkariak, nekazaritza elkarteak, laborarien ordezkariak, nazioarteko erakundeak, Familia Nekazaritzaren Batzorde Nazionala, landa-garapenerako elkarteak, gobernuz kanpoko erakundeak eta ikerketa zentroak bilduko dira baserri-giroaren etorkizunaz gogoeta egin eta familiaren nekazaritza bultzatzeko beharrezko neurriak aztertzeko.

Lehendakariarekin batera, Virgilio de los Reyes Filipinetako Nekazaritza ministroa, Marcela Villarreal Elkarte, Sustapen eta Gaitasunen Bulegoko zuzendaria, Flavio Coturni Europako Batzordearen Nekazaritza eta Landa-garapenerako Politikaren Azterketa Unitateko buruzagia eta Djibo Bagna Mendebaldeko Afrikaren Baserritar Elkarte eta Nekazaritza Ekoizleen Sareko presidentea izango dira konferentziaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gaurko azken ordukoa Derio azken ordukoa