Ekonomia -

Turismoa

Turisten kopurua % 8,7 igo da Bilbon

Lehen aldiz, udan atzerriko turista gehiago egon dira, Estatukoak baino. Bizkaiko hiriburuarentzat inoizko daturik onenak izan dira aurtengoak.

Inoizko udarik onena izan du Bilbok turismoari dagokionez

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok 249.604 turista jaso ditu uda honetan (2014an baino % 8,7 gehiago), eta turista atzerritarren kopurua % 10,6 igo da. Gehienak, Frantziatik, Erresuma Batutik, AEBtik eta Italiatik etorri dira.

Halaber, Espainiatik etorritako turista gehienak madrildarrak, katalanak eta andaluziarrak izan dira.

Gaua igarotzeko asmoz etorri diren turisten kopuruak ere gora egin du; hain zuzen, % 8,8 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta. Batez beste, bi egun eman dituzte bertan.

Mercedes Rodriguez Bilboko Turismo zuzendariaren esanetan, “datu positiboak” dira, eta Bizkaiko hiriburua aisialdirako helburu bezala finkatzen ari dela erakusten dute.

Turista gehiago erakartzeko asmoz, nazioarteko ekitaldi eta azoketan ere aurkeztuko dute Bilbo datozen hilabeteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskadi bideoak