Ekonomia -
Kalifikazioa
Standard & Poor’s agentziak Espainiaren zorraren nota igo du
Luis de Guindosen esantean, hobekuntza horrek agerian uzten du “Espainiako ekonomia krisia gainditzen” hasi dela eta “erreformen bideari eutsi” behar zaiola.
agentziak | erredakzioa
Standard & Poor’s kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren nota aurreikuspen egonkordun nahiko altu batera igo du.
Espainiako ekonomia azken lau urteotan egonkortzen ari bada, egindako erreformen ondorioa dela uste du S&P-k.
Agentziak bi hobekuntza azpimarratu ditu: batetik, esportazioetan eta zerbitzu sektorean lehiakortasuna areagotu duela, eta bestetik, finantzaziorako baldintzak hobetu dituela. Horrek guztiak Espainia inguruko herrialdeak baino azkarrago suspertzea ekarriko duela iragarri du.
Luis de Guindos Ekonomia ministroak uste du S&Pren kalifikazioak Espainiako ekonomiarenganako “konfiantza keinua” suposatzen duela.
“Nota horrek esan nahi du, zailtasunez betetako urteen ostean, Espainiako ekonomia krisia gainditzen hasi dela eta aurreikuspen positiboak dituela. Beraz, erreformen bideari eutsi behar diogu”, adierazi du.