Ekonomia -
KPI
Prezioek behera egiten jarraitzen dute Espainiako Estatuan
EAEn jaitsi zen gutxien urteko tasa (% 0,5), abuztuan baino hiru hamarren gutxiago.
agentziak | erredakzioa
Kontsumorako prezioen indizeak (KPI) behera egin zuen irailean, bigarren hilabetez jarraian, Espainiako Estatuan, urteko tasak % 0,9 egin baitzuen behera, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.
Etxebizitza eta elektrizitatea izan ziren tasa murrizten gehien lagundu zutenak, lehenengoaren prezioak % 4,4ko merkatzea izan zuen eta.
Garraioak ere izan zuen eragina, tasa % 6,4 jaitsi zelako, erregaien eta lubrifikatzaileen merkatzearen ondorioz.
EAEn jaitsi zen gutxien urteko tasa (% 0,5), abuztuan baino hiru amarren gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea