Ekonomia -

Azpiegiturak

Amañako tren geltoki berria martxan da Eibarren

8.500 m2 ditu erabilera publikorako. Eguerdian hasi dira Euskotreneko trenak bertan geldialdiak egiten, bidaiariak hartu eta uzteko.

Amañako tren geltoki berria. Argazkia: Irekia
Amañako tren geltoki berria. Argazkia: Irekia
Amañako tren geltoki berria. Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxan da Amañako tren geltoki berria Eibarren. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua bertan zian da larunbat honetan, instalazio berriak bisitatzen.

Jaurlaritzak azpimarratu duenez, Eibarrek 8.500 metro karratu espazio publiko berri ditu aurrerantzean eta, azpiegitura honekin, Amaña Eibar erdialdearekin lotuta geratuko da, ''errodatutako trafikoaren zirkulazioa hobetuko duten aisialdirako gunez, arrapalez eta bidez osatutako sarearen bitartez''.

Hiru urtez luzatu dira lanak, eta 16,5 milioi euroko aurrekontua izan dute. Zona berri hau Bilbo-Donostia trenbide lineako Amaña-Ardantza zatia bikoizteko lanen amaieraren eta geraleku zaharra ordezkatu duen Amañako geltoki berriaren eraikuntzaren ondorio da. Larunbat eguerdian hasi dira Euskotreneko trenak bertan geldialdiak egiten, bidaiariak hartu eta uzteko. Espazio berri gehienak jada irekita daude, eta gainerakoak egunean zehar irekiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar argazkiak