Ekonomia -

Merkataritza

Euskal gizartea TTIPren aurka 'aktibatzen' saiatuko da EH Bildu

AEBren eta Europaren arteko merkataritza akordioa "NATO ekonomikoa" dela ohartarazi du.

Dani Maeztu eta Oskar Matute. EFE
Dani Maeztu eta Oskar Matute. EFE
Dani Maeztu eta Oskar Matute. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk lan egingo du euskal gizartea TTIP AEBren eta Europaren arteko merkataritza akordioaren aurka "aktibatzeko". Izan ere, "promes faltsuen bitartez engainatu" nahi izan gaituztela deitoratu du, eta akordio hori "NATO ekonomikoa" dela nabarmendu du.

Oskar Matute eta Dani Maeztu legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, TTIPren aurka koalizio abertzaleak egindako liburuxka bat aurkezteko. Horretan, AEBren eta Europaren arteko akordioak "herritarren egunerokoan" izango dituen "arriskuez" ohartarazi dute.

Horien esanetan, TTIP "Atlantikoaren bi aldeetako multinazional handiek sustatutako akordioa da, merkatu bateratu indartsuagoa sortzeko, eta horretan herriak eta pertsonen eskubideak merkatuen menpe jartzeko, mozkin handiagoak lortzea helburu".

Horren ildotik, TTIPren arabera pertsonak "eskubiderik gabeko kontsumitzaile hutsak" direla salatu dute, eta zerbitzu publikoak "arriskuan" egon litezkeela gaineratu dute.

"TTIP mehatxu zuzena da gure nekazarientzat, baserritarrentzat eta arrantzaleentzat, AEBtik helduko diren produktu uholdeak gure nekazaritza desagerraraziko baitu", kritikatu dute.

Halaber, "langileen eskubideen aurkako erasoa" ere badela esan dute, Europako lan eskubideak AEBkoekin "parekatuko" baitituzte, eta Europan babesa handiagoa da.

Bestalde, Matutek eta Maeztuk aurreratu dute Eusko Jaurlaritzako sailburuei azalpenak ematea eskatuko dietela, TTIPk euren sailetan zer-nolako eragina izango duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia EH Bildu Bizkaia Albisteak