Ekonomia -

2016ko aurrekontuak

Jaurlaritzak kontuak onartuko ditu gaur, xahutzeko tarte handirik gabe

Gastua apur bat areagotzeko aukera emango dute aurrekontuek, baina ez dira kontu hedakorrak izango. Aurrekontuak onartzeko, sozialisten babesa berriro lortzea espero du Exekutiboak.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko aurrekontu proiektua gaur onartu behar du Eusko Jaurlaritzak. Gastua apur bat areagotzeko aukera emango dute aurrekontuek, baina ez dira kontu hedakorrak izango, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Aurrekontuak onartzeko, sozialisten babesa berriro lortzea espero du Exekutiboak, eta dagoeneko negoziatzen ari da.

Zenbateko zehatzak gaur emango dituzte jakitera, baina 10.900 milioi euro baino gehiago izango dira, aurten baino 300 milioi gehiago. Hala ere, benetako gastua ez da hainbeste izango, finantza gastuak kendu ondoren.

Gainera, datorren urtean Euskadik defizita % 0,3 murriztu behar du, EBk aginduta. Horrela, zerbitzu publikoetan xahutzeko 100 bat milioi euro gehiago soilik izango ditu Jaurlaritzak.

?Ez da murrizketarik izango?, aurreratu du jada lehendakariak, eta sail guztiek baliabide berdinak edo gehiago izango dituztela agindu du buruzagiak. Bestalde, gizarte politiketako oinarrizko zerbitzuak eta aurrekontu-sail batzuk handituko dituztela azaldu du Urkulluk. Horrela, zorroztasun ekonomikoari eutsiz, berrikuntza eta gazteen enplegu sustatzeko inbertsioak areagotuko ditu Jaurlaritzak.

Egitasmoa Eusko Legebiltzarrari ostiralean bidaliko diote. Aurrekontua abenduaren amaieran behin betiko onartzea espero da.

Iñigo Urkulluren Gobernua PSE-EErekin negoziatzen hasi da jadanik, gehiengoa lortzeko botoak behar baititu. Akordioa adosteko borondatea agertu dute sozialistek, baina murrizketarik ez baldin badago.

263 milioi gutxiago

Ez da aurrekontu ?hedakor? bat izango, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak adierazi duenez. Defizita betetzeko, 263 milioi euro gutxiago zorpetzeko gaitasuna izango du EAEk.

Hala ere, diru bilketak kopuru hori gaindituko du, eta ?babes sozialeko euskal eredua? mantendu eta, ?tarterik? badago, ekonomia suspertzeko politikak garatu ahal izango dituzte, Gatzagaetxebarriaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak