Ekonomia -

Berregituratze plana

Deutsche Bankek 15.000 lagun kaleratu eta ehunka bulego itxiko ditu

Alemaniako bankuak kostuak gutxitu nahi ditu, azken hiruhilekoan 6.024 milioi euroko galera historikoak izan eta gero.

John Cryan Deutsche Bankeko presidentea gaurko agerraldian. EFE
John Cryan Deutsche Bank
John Cryan Deutsche Bankeko presidentea gaurko agerraldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deutsche Bank Alemaniako banku handienak 15.000 langile kaleratu eta munduko 10 herrialdetan duen jarduna eten eta bulegoak itxiko dituela iragarri du gaur, azken hiruhilekoan 6.024 milioi euroko galera historikoak izan eta gero. Hori ikusita, berregituratze plan sakona iragarri du, 2018rako 3.800 milioi euro aurrezteko.

John Cryan bankuko presidenteak nabarmendu duenez, Deutsche Bankek estrategia berria izango du aurrerantzean, eta ardatz hauek izango ditu oinarri: sinpleago eta eraginkorrago izatea, arriskua gutxitzea, kapitalizazioa hobetzea eta kudeaketa zorrotzagoa egitea.

"Zoritxarrez, hori lortzeko, filial eta herrialde batzuetako bulegoak itxi eta lanpostuak murriztu beharko ditugu", adierazi du.

Hala, herrialde hauetako bulegoak zarratuko ditu Deutsche Bankek: Argentina, Txile, Mexiko, Peru, Uruguai, Danimarka, Finlandia, Norvegia, Malta eta Zeelanda Berria. Horrez gain, Brasilen duen 'trading' negozioa beste erakunde batzuen esku utziko du.

Lanpostuak

Horrez gain, 9.000 lanpostu finko eta azpikontratatutako beste 6.000 kenduko dituela iragarri du Alemaniako finantza erakundeak.

Halaber, 4.000 milioi euroko balioa duten aktiboak salduko ditu, eta beste 20.000 lagun kaleratuko ditu datozen bi urteetan, Deutsche Banken arabera.

Nazioarteko merkatuen negozioan, bezeroak erdira murriztu nahi ditu banketxeak, baita 90 pertsona juridiko kendu ere.

Neurriokin 2018rako 3.800 milioi euro aurreztea espero du, eta berregituratzearekin eta kaleratzeekin, berriz, 3.000-3.500 milioi euro. Guztira, 6.024 milioi aurreztuko omen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Albisteak