Ekonomia -

Eustat

EAEko ekonomia % 3 hazi zen hirugarren hiruhilekoan

Lehenengo hiruhilekoan % 2,2 hazi zen; bigarrenean, % 2,7; eta uztailetik irailera, % 3, urte arteko datuetan oinarrituta.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ekonomia % 3 hazi zen urteko hirugarren hiruhilekoan, 2014ko epe beraren aldean, eta aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak hiruhilekoko datu aurreratua zabaldu du, eta agerian geratu da Barne Produktu Gordinak (BPG) gora egin duela iazko datuen aldean.

Urte arteko datuetan oinarrituta, lehenengo hiruhilekoan % 2,2 hazi zen ekonomia; bigarrenean, % 2,7; eta uztailetik irailera, % 3.

Hala eta guztiz ere, hirugarren hiruhilekoa bigarrenarekin alderatuz gero, hazkundea % 0,8koa izan da, bigarren hiruhilekoan baino bi hamarren txikiagoa, % 1ekoa izan baitzen igoera urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean.

Industria eta zerbitzuak alorren gorakadak eragin omen du ekonomiaren hazkundea, eraikuntza sektoreak ez baitu ia gora egin.

Jardunaldi osoko lanpostuen kopurua, berriz, % 1,8 hazi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea