Ekonomia -
EROSKI TALDEA
Eroskik bere marka zuriko turroiak erretiratu ditu, garratz zeudelako
Kooperatibak zehaztu duenez, kalitate arrazoiak tarteko erretiratu dituzte turroiak, ez elikadura segurtasunagatik.
EITB.EUS
Eroskik bere marka zuriko turroi guztiak erretiratu ditu saltokietatik, dastatze probetan atzemandako garraztasun maila ohikoa baino handiagoa zelako. Antza, sorta batzuen ekoizpenean erabilitako almendra motak eragin du garraztasun hori.
Kooperatibak zehaztu duenez, kalitate arrazoiak tarteko erretiratu dituzte turroiak, ez elikadura segurtasunagatik. Gabonetarako ekoitzitako turroi mota guztiak kendu dituzte salmenta puntuetatik.
Dagoeneko Eroskiko turroia erosita duten bezeroei dirua itzuliko zaiela iragarri du konpainiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea