Ekonomia -

KALIFIKAZIOA

Laboral Kutxari BBB+ kalifikazioa berretsi dio Fitch agentziak

Caixabankek eta Kutxabankek BBB kalifikazioa dute, Bankiak BB+ eta Banco Popularrek BB-.  Santanderrek eta BBVAk, berriz, A-.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laboral Kutxaren BBB+ balorazioa berretsi zuen Fitch agentzia kalifikatzaileak, urriko berrikuspenean.

Euskal erakundeak jakitera eman duenez, "kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da", nazioartean zabalkundea duten Estatuko bi banku handienak kontuan hartu gabe.

Horrez gain, agentziak epe laburreko kalifikazioa (F2) ere berretsi dio Laboral Kutxari, baita "viability" edo berezko sendotasunari dagokiona ere.

Laboral Kutxaren "arriskuen kudeaketa ona" hartu du aintzat agentziak, kalifikazioa berresterakoan. "Sektoreko batez besteko kaudimen, apalankatze eta arrisku-estaldura ratioak baino hobeak izatea hartu dituzte aintzat. Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia, finantza-profil egokia eta entitateak dituen zalantzazkoen estaldura sendoak (probisioak)", esan du Laboral Kutxak.

Bestalde, Laboral Kutxaren "tokiko finkatze sendoa" ere positiboki baloratu du Fitchek. Caixabankek eta Kutxabankek BBB kalifikazioa dute, Bankiak BB+ eta Banco Popularrek BB-. Santanderrek eta BBVAk, berriz, A-.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laboral Kutxa albisteak