Ekonomia -

Estatuko rankig-a

Loiu, Lufthansari diru-sarrera gehien sortzen dizkion aireportua

Taldeak 660.000 bidaiari garraiatzen ditu urtean Bilbotik edo Bilbora.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportua (Bilbo) Estatu osoan Lufthansa konpainiari diru-sarrera gehien sortzen dizkiona da, Madrilen eta Bartzelonaren aurretik, konpainiak berak jakinarazi duenez.

Bilbon hegaldiak eskaintzen hasi zenetik 25 urte bete direlako jakinarazi du datua airelinea alemaniarrak.

Taldeak 660.000 bidaiari garraiatzen ditu urtean Bilbotik edo Bilbora. Bidaien erdiak negozio kontuengatik egiten dituzte. Urte amaierarako, gainera, bidaiari kopurua % 5-10 haztea espero du enpresak.

Gaur egun, talde osoak (Lufthansa, Brussels Airlines, Eurowings y SWISS) 136 hegaldi eskaintzen ditu astero Bilbotik edo Bilbora. Horietatik, 84 Bizkaiko hiriburuaren eta Alemaniaren artekoak dira.

Etorkizunera begira, konpainiak ez du baztertu Bilbo-Viena hegaldia eskaintzea, edota Zuricherakoak areagotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak