Ekonomia -

2016rako arrantza kuotak

Txitxarroaren arrantza areagotzea proposatu du Bruselak

Halaber, 2016an itsas zapoaren eta oilarraren arrantza kuota jaistea ere mahaigaineratu dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako Itsasoan itsas zapoaren eta oilarraren arrantza % 19,2 eta % 26,4  jaistea proposatu du Europako Batzordeak.

28 estatu kideen Arrantza ministroek abenduan negoziatuko dituzte 2016rako arrantza kuotak.

Itsas zapoari dagokionez, Bruselak 2.413 tona harrapatzea proposatu du (aurten 2.987 tonakoa zen kuota), eta, oilarraren kasuan, 1.377 tonatik 1.013ra pasatuko litzateke tasa.

Igoeren arloan, txitxarroaren arrantza % 27 areagotzea mahaigaineratu du Batzordeak. Hori horrela, 17.235 tona harrapatu ahal izango lituzkete arrantzaleek.

Bruselak ez ditu zehaztu oraindik legatzaren, libaren, mihi-arrainaren eta zigalaren kuotan.

Bestalde, 2016ko lehen seihilekoan lupiaren arrantza guztiz debekatzea ere proposatu du Europar Batasunaren gobernu erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Batasun europarra Euskal Autonomia Erkidegoa Zer ari da gertatzen Europan? Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Arrantza