Ekonomia -
EiTB
ETBko langileei itzuli beharko litzaieke kendutako soldataren %5a
Auzitegi Gorenak, bere garaian hartutako neurria Patxi Lopezen gobernuari zegokion ala ez argitzeko eskatu zion Konstituzionalari. Honek ez zegokiola esan du eta orain Gorenak, azken hitza du berriz.
eitb.eus
Euskal Telebistako (ETB) langileei 2010etik kendutako soldataren %5a itzuli beharko litzaieke, ELA eta LAB sindikatuen ustez.
LABek ostiralean esan zuenez, 2010eko maiatzean PSOEren Espainiako Gobernuak administrazio publikoetako langileei soldata % 5 murriztea erabaki zuen. Orduan, Patxi Lopez (PSE-EE) lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak EAEko sektore publiko osora hedatu zuen. "Administrazio publikoez gain, sozietate publikoak ere barnebilduz", gaineratu du zentral abertzaleak. EiTBko sozietatean ez direla administrazio publikoak, EAEko sektore publikoaren sozietateak, baizik.
Murrizketa gauzatu ostean, EiTBko sindikatuek auzibidea abiatu zuten. Auzitegi Gorenak, bere garaian hartutako neurria Patxi Lopezen gobernuari zegokion ala ez argitzeko eskatu zion Konstituzionalari. Auzitegi Konstituzionalak Eusko Jaurlaritzari ez zegokiola esan du eta orain Gorenak azken hitza du berriz. Auzitegi Gorenak azken epaia ematerakoan itzuli beharko litzaieke lagileei murriztutako kopurua.
Beste agiri bateam ELAk adierazi du 2010eko murrizketa "negoziazio kolektibo baten baitan" behar izan zuketela. "Akordiorik egon ez zenez, Lopezen erabakia Konstituzioaren kontrakoa izan zen", gaineratu du.
ETBko langileei ez ezik, taldeko langile guztiei ere dirua itzultzea eskatu dute ELAk eta LABek.