Ekonomia -
Manifestazioa
Jaiegunetan saltokiak zabaltzearen aurka azaldu dira Bilbon
Manifestazioa antolatu dutenen arabera, "saltokiak askatasun osoz zabaltzeko guneak zehaztu nahi ditu" Jaurlaritzak.
Agentziak | Erredakzioa
Ehunka pertsona manifestatu dira gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzari saltokiak igandeetan eta jaiegunetan zabaltzearen aurkako legeak eman ditzan eskatzeko, baita sektoreko ordutegiak askatzearen aurkakoak ere.
Plataformako bozeramaile Marije Fernendezek azaldu duenez, turismoaren "aitzakiaz", Eusko Jaurlaritzak, "saltokiak askatasun osoz zabaltzeko guneak zehaztu nahi ditu".
Aipatutako plataforma ordutegi horren aurka dago, "ez baitu eskatzen ez gizarteak ez langileek", eta, gainera, "eragin kaltegarria" izango luke saltoki txikietan saltoki handiekin alderatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea