Ekonomia -
Loiu
Bilboko aireportua, ziurtagiri europarra lortu duen lehenengoetakoa
Europak ezarritako epea baino bi urte lehenago jaso du ziurtagiria Loiuko aireportuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko aireportuak Europako segurtasun ziurtagiria lortu du jada, hori eskuratzeko epea amaitu baino bi urte lehenago, AENAk jakinarazi duenez.
Ziurtagiri horrek bermatu egiten du aireportuaren instalazioak, sistemak, zerbitzuak eta prozedurak Europako segurtasun irizpide berriei egokituta daudela.
Hori horrela, Loiuko aireportua ziurtagiria lortu duen bigarrena izan da AENAko sarean eta Europako lehenengoetakoa. Espainiako Estatuan, Sevillakoa izan zen aurrenekoa.
Europak 2017ko abenduaren 31 arteko epea jarri du ziurtagiria lortzeko. Beraz, Bilboko Aireportuak bi urte lehenago jaso du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak
Bilboko Udala
Bilbo
Azken ordukoa Bizkaia
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak
Ekonomia 2024
Albisteak