Ekonomia -

Gasteizen

Sindikatu abertzaleek pentsio erreformaren aurka protestatuko dute

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek manifestazioa egingo dute 'Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales' lelopean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehiengo sindikalak, ELAk, LABek, ESKk, STEE-EILASek, EHNEk eta HIRUk indarrak bilduko dituzte gaur Gasteizen Zapateroren Exekutiboak proposatzen duen pentsio erreformaren aurka protesta egiteko.

Goizeko 10:00etan delegatuen batzarra abiatuko da Mendizorrotzan eta ondoren, ELAk, LABek, ESKk, STEE-EILASek, EHNEk eta HIRUk Gasteizko kaleak hartuko dituzte ''Erreformen aurrean, langileok eredu berri bat. No más recortes de nuestros derechos sociales y laborales'' lelopean.

Ajuria Enean bukatuko da manifestazioa eta ELAko idazkari nagusia, Adolfo Muñoz eta LABeko burua, Ainhoa Etxaide izango dira bertan.

UGTk eta CCOOk aurreko astean egin zuten pentsio erreformaren aurkako manifestazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea