Ekonomia -
956 salerosketa
Etxebizitzen salerosketak % 13,8 hazi dira urrian, EAEn
Erabilitako etxebizitzen merkatuan izandako hazkundeak eragin du gehien salerosketa-kopuruak gora egitea, merkatu horretan 791 operazio egin baitira, duela urtebete baino % 27,9 gehiago.
Agentziak | Erredakzioa
Etxebizitzen 956 salerosketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urrian, 2014ko hilabete berean baino % 13,8 gehiago, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) gaur jakinarazi dituen datuen arabera.
Erabilitako etxebizitzen merkatuan izandako hazkundeak eragin du gehien salerosketa kopuruak gora egitea, merkatu horretan 791 operazio egin baitira, duela urtebete baino % 27,9 gehiago.
Aitzitik, etxebizitza berrien merkatuan, murriztu egin da salerosketen kopurua, 165 operazio egin baitira, iaz baino % 25,6 gutxiago.
Urrian izandako salerosketa gehienak (789) etxebizitza librearen merkatuan egin dira, iazko hilabete berean baino % 5,7 gehiago. Etxebizitza babestuen merkatuan, berriz, 167 operazio egin dira; 2014ko urrian baino % 77,6 gehiago.