Ekonomia -
Lantegiaren itxiera
Gamesako enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren lehenengo bilera
Haize-sorgailuak fabrikatzen dituen konpainiak Alsasuako lantegiaren itxiera iragarri zuen iragan astean, gehiegi ekoizteagatik. Nafarroako Gobernuak "irtenbideak" eskatu ditu itxiera saihesteko.
Erredakzioa
Gamesako enpresa batzordea eta zuzendaritza arratsaldean, 16:00etan, bilduko dira lehen aldiz haize-sorgailuak fabrikatzen dituen enpresaren egoera konpontzeko.
Iragan otsailaren 25ean Gamesak Altsasuako (Nafarroa) lantegiaren itxiera eta 150 langileen kanporaketa iragarri zuen, gehiegi ekoizteagatik. Beste lau zentrotan lanpostuak murriztuko zituztela ere adierazi zuten.
Itxieraren berri jakin ostean, Nafarroako Gobernuak konponbide hori hausnartzeko eta "irtenbide errealak" eskatu zizkion enpresari.
Nafarroako Gobernuko presidentearen arabera, Altsasuako lantegiaren itxiera "zuzengabekeria" da eta enpresako zuzendaritzarekin kontaktuan jartzea espero du, eskarien jaitsierari "hain traumatikoa ez den" konponbide bat bilatzeko.
Ubaldo Sola (ELA) Gamesako lantegiko enpresa batzordeko presidentearen arabera, itxieraren erabakia "basakeria" bat da, eta langileen ordezkaritzari ezer adierazi gabe hartu dute erabakia.
Solaren arabera, berriak "ezustea harrapatu gaitu" eta erabakia "zentsu barik" hartu dute.