Ekonomia -
Krisiari aurre egiteko Plana
Gipuzkoak krisiari aurre egiteko 14 milioi zuzenduko ditu
Krisiari aurre egiteko bi programa abiatuko ditu: 'Sarbideak'ek bazterketa arriskuan daudenen lan integrazioa sustatuko du eta 'Sendotuz'ek, balio sozialak ikur dituzten egitasmoak babestuko ditu.
Erredakzioa
Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusiak&' || 'nbsp; Foru Gobernuak 14 milioi euro zailtasun bereziak dituzten edo bazterketa arriskuan dauden taldeen lan integrazioa sustatzeko zuzenduko dituen berri eman du gaur.
100 milioko aurrekontua duen 2010 Krisiaren aurkako Planaren baitan kokatzen dira egitasmo horiek.
5 programetan banatuko dituzte 14 milioi horiek eta honako biak azpimarratu dituzte: ''Sarbideak'' y ''Sendotuz''.
Lehenak, ''Sarbideak'', 4 milioi euroko aurrekontua du eta zailtasun bereziak dituzten edo bazterketa arriskuan dauden taldeen lan integrazioa bultzatzea du xede. ''Sendotuz'' egitasmoari milioi bat zuzenduko diote eta balio sozialak ezaugarri dituzten proiektuak sustatuko ditu.
Hitzarmenak Gureak eta Eudel elkarteekin
Aipatu krisiaren aurkako programez gain, lankidetza programak adosteko beste 7,4 milioi euro zuzenduko dituzte. Horietatik 6,5 milioi Gureak taldeari emango dizkiete eta ''Saiatu'' programan inbertitzeko. Ekimen horrek lana aurkitzeko zailtasunak dituztenei lana emango liezaioketen enpresa taldea eratzea du helburu.
Beste milioi bat euro Eudeleren ''Bultzatu'' egitasmoari zuzenduko dituzte, horrela, udaletxeen laguntzari esker, bazterketa arriskuan dauden pertsonei lana ematea sustatuko dute.