Ekonomia -

Gazteentzat

Aldi baterako kontratu mota berri bat proposatu du CEOEk

Kontratu horrekin, gazteek ez lukete kalte-ordainik jasoko kaleratze kasuetan. Patronalak aitortu du proposamenak ez duela "arrakasta handirik" izan elkarrizketa sozialean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urtez azpiko gazteentzako "lan kontratu" berri bat sortzea proposatu du gaur Jose de la Cavada CEOEko harreman departamentuko zuzendariak Elkarrizketa Sozialeko Mahaian. Sei hilabeteko iraupena izango luke lan-kontratuak eta langileek ez lukete izango kalte-ordainik kaleratze kasuetan, Frantzian dutenaren antzekoa.

Kongresuan egindako adierazpenetan, kontratu mota honek "kasurik hoberenetan" lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) gainditzen ez duela azaldu du De la Cavadak, baina Espainian aplikatzen baldin bada aspektu hori berriz aztertuko luketela adierazi du.

Edozein kasutan, Elkarrizketa Sozialaren Mahaira eramandako beste kontratuarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du CEOEk: Lan-kontratu mugagabea 20 edo 22 eguneko kalte-ordainarekin kaleratzeetan.

Elkarrizketa soziala

"Bi aukerak onargarriak dira", esan du De la Cavadak, baina proposamenak Gobernuaren eta sindikatuen artean "arrakasta handirik" izan ez duela onartu du, elkarrizketa sozialeko bileretan. Sistema horren alde egiten baldin bada, CEOE baldintzetan "eskuzabala" izango litzateke, patronalaren ordezkariaren hitzetan.

Bestalde, enpresen Gizarte Segurantzako kotizazioak murrizteko "tartea" dagoela errepikatu du De la Cavadak, "kuotak eta prestazioak topera likidatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea