Ekonomia -
Ekonomia alorreko akordioa
Gobernua alderdiekin bilduta, krisiaren kontrako neurriak adosteko
PPrekin, CiUrekin, EAJrekin eta ERCrekin eztabaidatuko dituzte astelehenean Elena Salgado Ekonomia ministroak aurkeztutako proposamenak.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak izendatutako batzorde negoziatzailea berriro bilduko da gaur eta bihar Kongresuko alderdi politikoekin ekonomia alorrean akordioa lotzeko. Iragan astelehenean, Elena Salgado Ekonomia ministroak negoziaketan aurkeztuko dituzten neurri zehatzen txostena helarazi zieten.
Joan den ostegunean izan zen lehenengo bilera alderdien eta Elena Salgago Ekonomia ministroaren, Jose Blanco Sustapen ministroaren eta Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Merkataritza ministroarekin.
Gaur, PPrekin hasiko dute bilera sorta 09:00etan. Gero CiUren txanda izango da 11:00etan, EAJrena 16:00etan eta ERCrena 18:00etan.
Bihar IUrekin, ICVrekin, BNGrekin, CCrekin, UPyDrekin, UPNrekin eta Nafarroa Bairekin bilduko dira.
Iragan asteko lehenengo bilerak Gobernuaren eta oposizioko alderdi nagusiaren, PPren, arteko iritzi kontrajarriak utzi zituen agerian.