Ekonomia -

Upelaren prezioa

Petrolioa, azken hamar urte eta erdiko preziorik merkeenean

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko petrolio upela 32,60 dolarrean saldu da.

OPEP kupela, 32,60 dolarrean, azken hamar urtean lehen aldiz. Argazkia: EiTB
OPEP kupela, 32,60 dolarrean, azken hamar urtean lehen aldiz. Argazkia: EiTB
OPEP kupela, 32,60 dolarrean, azken hamar urtean lehen aldiz. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolioa azken hamar urte eta erdiko preziorik merkeenean dago. Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko petrolio upelaren prezioak behera egiten jarraitzen du, eta 32,60 dolarrean saldu da astelehenean.

Bestalde, Europan erreferente gisa erabiltzen den Brent upela 38 dolarren azpitik saldu da. Petrolioaren prezioa minimo historikoetan dago, gehiegizko ekoizpena eta eskaeraren jaitsiera dela eta.

Aurten, % 40 inguru merkatu da Brent upelaren prezioa, besteak beste, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kideak ekoizpenari mugak jartzeko ados jarri ez direlako. Ildo horretan, petrolioaren eskaera esperotako erritmoan ez dela haziko aurreikusi du Nazioarteko Energia Agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Petrolioa albisteak