Ekonomia -
Bileraren ostean
Patxi Lopezen adituek "emaitzak" lortuko dituzte, Ulaciaren ustez
Innobasqueko presidentea aholkulari taldea osatzen duten 25 pertsonetako bat da. Beste batek, Arantza Mendizabal Ekonomian katedradunak, egoera aztertzearen garrantzia azpimarratu zuen.
Erredakzioa
Guillermo Ulacia Innobasqueren presidenteak, Patxi Lopez lehendakariaren ekonomia aholkularien taldeko kideetako batek, batzordeak "emaitza bikainak" lortuko dituela adierazi du. Gainera, atzoko bileran, taldearen sorrera ekarri zuen horretan, "giroa oso positiboa" izan zela eta lana "ardura eta konpromiso handiz" hartu dutela jakinarazi du, eta erabat errefusatu "argazkia ateratzeko soilik" zela.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Ulaciak azaldu duenez, "ez da norbait ordezkatzea helburu duen ekimena, ez ditu erabakiak beste inoren izenean hartu nahi eta helburua aberastea da, egungo egoeran lankidetza sustatzea".
Ulaciaren esanetan, bileran "jorratzeko gai nagusiak zeintzuk diren" aztertu zuten, "premia handiena duten gaiak eta hartu beharreko neurriak zehazteko".
Egoera aztertzea
Bestalde, Arantza Mendizabal Ekonomia Aplikatuko katedradunak, aditu taldea osatzen duen beste batek, esan du EAEko sektore estrategikoak aztertuko dituztela, baina horretarako "egungo egoeraren iruzkin sakona" egin behar dutela.