Ekonomia -

Ekonomia suspertzeko

Europako Banku Zentralak % 1ean utzi du interes-tasa

Maila horretan dago iazko maiatzetik, Ekonomiak atzeraldirik jasan ez dezan eta Depresio Handitik izan den krisi ekonomiko larrienari aurre egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) Euroguneko oinarrizko interes-tasak % 1ean (inoiz izan duen mailarik baxuena) mantentzea erabaki du, Ekonomiaren susperraldia errazteko.

Europako erakundeak Frankfurten jakitera eman duenez, kreditu-erraztasun marjinala (bankuei dirua maileguan emateko erabiltzen dena) ere bere horretan utzi du, % 1,75ean. Halaber, EBZk azken hilabete hauetan izandako maila berean utzi du gordailu-erraztasuna (diruaren balioa ezartzen duena); % 0,25ean, hain zuzen ere.

EBZk % 1ean utzi du interes-tasa nagusia iazko maiatzetik, atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko eta Depresio Handitik izan den finantza-krisi larrienari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea