Ekonomia -

Prezio handiena 2008tik

Gasolinaren prezioa 1,11 eurora heldu da

Azken hamabi hilabeteetan gasolina eta gasolioa % 25 eta % 19 baino gehiago garestitu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008ko urritik, 95 oktanoko gasolinak izan duen preziorik handienera heldu da aste honetan; 1,119 eroraino heldu da litroa, Europako Petrolio Buletinaren datuen arabera.

Joan den astean gasolioa 1,01 euroraino heldu zen litroa, 2008ko azarotik preziorik handiena.

Urte hasieratik gasolinak eta gasolioak % 2,66 eta % 2,33 euro gora egin dute. Bestalde, azken hamabi hilabeteetan gasolinak eta gasolioak % 25,03 eta % 19,53 gora egin dute.

Dena den, prezioek gora egin arren, 2008ko uztailean izan zirenak baino baxuagoak dira; % 12,3 eta % 24 baxuagoak, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea