Ekonomia -
Altsauko langileak
Gamesako langileak kalera atera dira lan-erregulazioaren kontra
Horrez gain, Altsasuko fabriko langileek greba orokorra egin dute.
Erredakzioa
Gamesaren Nafarroako Zuzendaritzaren egoitza hartzen duen Sarriguren lantegitik Nafarroako Gobernuaren egoitzaraino martxa egin dute enpresako langileek lan-erregulazioko txostenaren kontra.
Jantzi zuriekin eta haize-errotak (beraien lanaren adierazgarri) eskuetan atera dira kalera langileak. Gamesa taldeko beste enpresetako langileen laguntza izan dute gaurkoan.
Enpresak lan-erregulazioko txostena Madrilen aurkeztu duela jakin berri du Altsasuko lantegiko enpresa batzordeak eta horrenbestez, hori Nafarroara ekartzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Iragan otsailaren 25ean Gamesak Altsasuako (Nafarroa) lantegiaren itxiera eta 150 langileen kanporaketa iragarri zuen, gehiegi ekoizteagatik. Beste lau zentrotan lanpostuak murriztuko zituztela ere adierazi zuten.
Martxoaren 12an, ostirala, manifestazioa egingo dute Altsasun arratsaldeko 19:00etan.