Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Iruzur fiskalari aurre egiteko 60 neurri onartu ditu Gobernuak

2005 eta 2009 urteen arteko Iruzur Fiskalaren Prebentzio Planak 35.000 milioi euro eman zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzur Fiskalari eta Laneko eta Gizarte Segurantzaren iruzurrari aurre egiteko 60 neurri onartu ditu gaur Ministroen Kontseiluak, krisiaren ondorioz sortutako iruzur metodo berriei aurre egiteko, eta batez ere, bidegabeko ekonomiari eta deklaratu gabeko lanari aurre egiteko .

Gobernuaren arabera, Plan honek finantza publikoen sendotzea ekarriko du; izan ere, Barne Produktu Gordinaren (BPG) sarreren % 0,1 ekarriko du.

Maria Teresa Fernadez de la Vega lehen presidenteordearen hitzetan, oreka ekonomikoa indartzea nahi dute Zerga Agentziak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak egindako Planarekin.

Gainera, oztopo burokratikoak ezabatuko direla eta enpresentzako laguntza publikoak bideratuko direla ziurtatu du. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea