Ekonomia -

Iruñean

UGTk eta CCOOk protesta egin dute erretiroaren atzerapenaren kontra

"Proposamenarekin aurrera jarraituz gero neurri gogorragoekin aurre egingo" diotela ohartarazi diote sindikatuen idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGTk eta CCOOk manifestazioa egin dute Iruñean (Nafarroa) erretiro adinaren atzerapenaren kontra protesta egiteko.

Juan Goyen eta Jose Maria Molinero Nafarroako UGTko eta CCOOko idazkari nagusiek, "proposamenarekin aurrera jarraituz gero neurri gogorragoekin aurre egingo" diotela ohartarazi diote Espainiako Gobernuari. Sindikatuen arabera, aurkeztutako neurriak "atzerapena" dira eta "langileen eskubideak urratzen dituzte".

Manifestazioaren antolatzaileen arabera, 5.000 lagunek parte hartu dute martxan, baina Poliziak 1.500 besterik ez ditu zenbatu.

Nafarroako CCOOko buruzagiak adierazi duenez, "proposamena bertan behera utziz gero mobilizazioak eten egingo dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea