Ekonomia -

Lana

Corbachok lan erreformarako akordioa apirilean ixtea espero du

Espainiako Lan ministroak esan du Gobernua, patronalak eta sindikatuak egiten ari diren bilerak "oso ondo" doazela eta baztertu egin du "akordiorik ez" izateko aukera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celestino Corbacho Espainiako Lan ministroak esan du Gobernua, patronalak eta sindikatuak lan erreformarako akordioa lotzeko egiten ari diren bilerak "oso ondo" doazela eta akordioa "apirilaren bukaera aldera" iristea espero du.

Corbachok baztertu egin du "akordiorik ez" izateko aukera patronalak eta sindikatuek izan dituzten desadostasunengatik, Europar Batasuneko Lan Kontseiluaren bilerara sartu aurretik, Bruselan.

Gobernua "jo eta ke ari da lanean eta oso modu positiboan agente sozialekin", adierazi du ministroak, eta gaineratu du "oraingoz bilerak oso ondo" doazela eta "ziur" agertu du akordioa iritsiko dela.

Hala ere, Corbachok azpimarratu du akordioak "txosteneko puntuetan izan behar duela oinarri".

Testuak "oso balorazio positiboa jaso zuen orokorrean" sindikatuei eta patronalei aurkeztu zietenean, otsailean, "eta ondorioz, apirilean akordioa lotuko dugula espero dut".

Kontratazioei dagokionez, Gobernuak aurkeztutako testuak lan egonkorra sustatzearen aldeko apustua egiten du eta behin behineko kontratu kopurua mugatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea