Ekonomia -

Bilera

Jaurlaritzak ia 17 milioi bideratuko ditu etengabeko heziketara

Bestalde, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jarriko dute, auzitegiaren ebazpenak urratzen dituztenak zigortzeko PPk eman zion gaitasunaren aurka.

Uriarte, Erkoreka eta Darpon. Argazkia: Efe
Uriarte, Erkoreka eta Darpon.
Uriarte, Erkoreka eta Darpon. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 16,9 milioi euro bideratuko ditu langileen etengabeko heziketara, Hobetuzek kudeatzen duen programaren bitartez.

Jaurlaritzak diru partida hori aurreratzea erabaki du, proiektuak 2016ean "lehenbailehen" aurrera egin dezan.

Eusko Jaurlaritzak urte honen hasieran erabaki zuen 2015erako diru partida ez onartzea, laguntzak emateko deialdia arau berrira egokitzeko. Izan ere, Estatuak onartutako erreformarekin, laguntzak emateko gardentasuna indartu dute, iruzurra saihesteko.

Erkorekak gaineratu du ez dutela onartutako laguntzak legez kanpokoak direla dioen txostenik jaso; beraz, "argi berdea" eman dietela eta legera egokitzen dela.

Helegitea Konstituzionalean

Bestalde, Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jarriko du, auzitegiaren ebazpenak urratzen dituzten erkidegoak zigortzeko PPk eman zion gaitasunaren aurka, neurriak zilegitasunik ez duela, eta onartezina eta neurriz kanpokoa dela iritzita.

Aurreko urriaren 15ean, Artur Mas Kataluniako presidenteak A9ko kontsultagatik deklaratu baino egun bat lehenago, PPren babesarekin bakarrik, Senatuak arau hori onartu zuen.

Erkorekak salatu du arau horrekin Espainiako Gobernuak "organo konstituzional guztiek baino botere handiagoa" eman diola Auzitegi Konstituzionalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Lanbide Gaurko azken ordukoa