Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Otxandion, baso-lanak egiten ari zela
Zuhaitzetako bat gainera erori zaio gizonari, eta bertan hil da. Bizkaiko udalerriko Gomillats auzoan jazo da ezbeharra.
Agentziak | Erredakzioa
Baso-langile bat hil da gaur Otxandion (Bizkaia) izandako lan istripu batean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 12:45ean jazo da Bizkaiko udalerriko Gomillats auzoan, Mirugain mendi aldean. Pinuak botatzen ari zen gizonari horietako bat gainera erori zaio, eta bertan hil da.
Istripuaren beste xehetasunik ez du eman Ertzaintza, eta gertatutakoa ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea